HEZURBELTZAK

Zer da Hezurbeltzak?

Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena.
 

JON MAIA

ABESLARIA ETA BERTSOLARIA

Jon Maia Soria bertsolaria taldeko abeslaria eta letragilea da. Musika arloan, hainbat musika talde eta abeslarirentzat egin ditu kantuen hitzak, eta Karidadeko Benta taldearen sortzaile abeslari eta letragilea izan zen. Idazlea, dokumentalgile eta komunikabideetan kolaboratzailea da.

GORKA HERMOSA

AKORDEOILARIA

CIA-IMC UNESCO 2014 Konposizio sariaren irabazle izan da. Bere konposizioak Washington-eko National Opera edo Berlingo Filarmonika bezelako tokietan joak izan dira. Txina, Iran, Hegoamerika eta Europan kontzertuak eman izan ditu.

PITTI

GITARRAJOLEA

ESMUC-en, Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan lizentziatua da jazz eta musika modernoan. Gaur egun gitarra akusrtiko eta elektrikoan irakaslea da bertan. Estatu espainiarreko hainbat eta hainbat talderekin lan egin izan du: Los Secretos, Celtas Cortos, La Cabra Mecánica, Manolo Escobar eta abar.

GURE KONTZERTUAK

KONTAKTUA

Sarrerak Hemen

 

  •   
  •  
  •  
Facebook Instagram Youtube Envelope